Noticias taldearen Arabako egunkaria, askotariko irakurleak dituena eta onarpen ona duena probintzian. Hainbat formatutako publizitatea eskaintzen du, baina guk nagusiak eta orokorrak aurkeztuko ditugu, gainerako komunikabideekin egin dugun moduan. Sailkatuen atalean asteko eskaintza dauka, oso prezio lehiakorrean.

 

Jarraian datorrena komunikabide honek eskaintzen dituen publizitate aukera guztien laburpena besterik ez da. Zalantzaren bat izanez gero, informazioa eska diezagukezu

 


IRAGARKI LABURRAK / SAILKATUAK / HITZ KOPURUAREN ARABERAKOAK

 

Iragarki laburrek, hizkakoek, ahalik eta informazio gehien ematen dute ahalik eta hitz gutxien erabilita (kasu honetan, gutxienez 10). Halakoetan ere zenbait aukera daude: letra lodia, laukia, koloretako atzealdea, etab. Hemen, iragarki sailkatuen ohiko tarifak ageri dira.

Prezioa kalkulatzeko, hitz kopurua hitz bakoitzeko prezioaz biderkatu behar da, eta, era berean, argitaratuta egongo den egun kopuruaz. Kontuan hartu behar da egunaren arabera prezioa aldatu egiten dela.

 

Iragarkiaren prezioa kalkulatzeko:  

Astelehenetik igandera: 0.45zentimo/hitza. Gutxieneko kopurua 10 hitz direnez, egun baterako prezioa hau da: 4,50 euro + % 21eko BEZa.

Gutxieneko hitz kopurua duen iragarki baten adibidea: 

"ERRENTERIA. Etxebizitza erreformatua. Altzariduna. Eguzkitsua. Bistak. 200.000. Tel. 943000000"

Telefonoa hitz bat da. Webgune bat 3 hitz dira (www.zureiragarkia.com).

 

Eskaintza berezia: gehienez 20 hitzeko iragarkia 7 egun segidan: 14,00 euro + % 21eko BEZa.

 

Horrelako iragarki bat jarri nahi baduzu, klikatu hemen, eta bidali zure aurrekontu eskaera.

 


MODULUKAKO IRAGARGIAK

 

Modulukako iragarkiak oso ohikoak dira prentsako publizitatean. Halakoetan, zenbait aukera bereizi behar dira, iragarki motaren arabera: komertzialak, ofizialak, ekonomiko-finantzarioak, etab. Guk iragarki mota ohikoena sartu dugu orri honetan, hau da, modulu komertziala.

Moduluaren prezio orokorra ordainduta, egunkariko edozein tokitan jar dezakete. Orria aukeratu nahi izanez gero, errekargu bat ordaindu behar da.

 

Modulu komertzialen prezioak (edizio orokorra), egunkariko edozein tokitan agertuta.

Astelehenetik ostiralera: 83,00 euro + % 21eko BEZa.

Larunbatetan: 111,00 euro + % 21eko BEZa.

Igande eta jaiegunetan: 121,00 euro + % 21eko BEZa.

NOTICIAS DE GIPUZKOA, DEIA eta NOTICIAS DE ALAVA egunkarien kasuan, tarifa bateratu batzuk dituzte, iragarki bat HIRU egunkarietan argitaratzeko. Kontsultatu aukera hori.

 

 

ESKELAK

 

Eskelak publizitatearen zati garrantzitsu bat dira egunkari honetan. Gipuzkoan oso ohitura errotua da eskelak jartzea, eta partikularrek nahiz enpresek azken omenaldia egin nahi izaten diote hildakoari edo haren familiari.

Enpresa eskeletan logotipoa behar bezala ipintzeko eskatzea oso garrantzitsua da. Eskelak ez dira iragarki komertzialak, inondik ere, baina nabarmenak dira, eta kontu handiz zaindu behar da haien irudia. Hori dela eta, beti bermatuko dugu zure markak proportzio egokiak eta kalitate gorena edukitzea.  

 

Oinarrizko eskelaren prezioa: 75,00 euro + % 21eko BEZa.

Bi zutabetako eskelaren prezioa (hurrengo neurria): 145,00 euro + % 21eko BEZa.

Hiru zutabetako eskelaren prezioa (hurrengo neurria): 460,00 euro + % 21eko BEZa.

Ezkertza: 75,00 euro + % 21eko BEZa.

 

Emandako informazioa aipatutako komunikabidearen tarifen laburpena besterik ez da. Beheko irudian klikatuta, tarifa guztiak ikus ditzakezu, komunikabidearen atal guztiekin.