GARA Euskal Herri osorako argitaratzen da, baina, tarifei dagokienez, BIZKAIKO eta GIPUZKOAKO edizioa dauka, alde batetik, eta NAFARROAKOA, IPARRALDEKOA eta ARABAKOA, bestetik.
Egunkari horretako publizitate modurik azpimarragarrienak modulukako iragarki komertzialak dira, baita eskelak ere. Iragarki merkeen atala ere badauka, eta horiek neurrizko prezioa dute. Irakurle asko ditu, nagusiki Gipuzkoan.
Bestalde, GARA egunkariak eskualdeko edizioak bereizten ditu, publizitateari dagokionez. Guk GIPUZKOAKO tarifa hartu dugu erreferentzia gisa, eta tarifa horrek BIZKAIKO ediziorako ere balio du.
Jarraian datorrena komunikabide honek eskaintzen dituen publizitate aukera guztien laburpena besterik ez da. Zalantzaren bat izanez gero, informazioa eska diezagukezu.
MODULUKAKO IRAGARGIAK
Modulukako iragarkiak oso ohikoak dira prentsako publizitatean. Halakoetan, zenbait aukera bereizi behar dira, iragarki motaren arabera: komertzialak, ofizialak, ekonomiko-finantzarioak, etab. Guk iragarki mota ohikoena sartu dugu orri honetan, hau da, modulu komertziala.
Moduluaren prezio orokorra ordainduta, egunkariko edozein tokitan jar dezakete. Orria aukeratu nahi izanez gero, errekargu bat ordaindu behar da.
Bestalde, GARA egunkariak eskualdeetako edizioak ere baditu, oso arrakastatsuak, eta edizio horietan publizitatea merkeagoa da. Iragarleentzat aukera ezin hobea da honelako iragarkiak eskualdeko edizioetan argitaratzea, irakurleak inguruko biztanleak baitira.
Modulu komertzialen prezioak (edizio GIPUZKOA), egunkariko edozein tokitan agertuta.
Astelehenetik ostiralera: 73,00 euro + % 21eko BEZa.
Larunbata, Igande eta jaiegunetan: 99,00 euro + % 21eko BEZa.
Horrelako iragarki bat jarri nahi baduzu, klikatu hemen, eta bidali zure aurrekontu eskaera.
ESKELAK
Eskelak publizitatearen zati garrantzitsu bat dira egunkari honetan. Gipuzkoan oso ohitura errotua da eskelak jartzea, eta partikularrek nahiz enpresek azken omenaldia egin nahi izaten diote hildakoari edo haren familiari.
Enpresa eskeletan logotipoa behar bezala ipintzeko eskatzea oso garrantzitsua da. Eskelak ez dira iragarki komertzialak, inondik ere, baina nabarmenak dira, eta kontu handiz zaindu behar da haien irudia. Hori dela eta, beti bermatuko dugu zure markak proportzio egokiak eta kalitate gorena edukitzea.
Bi zutabeko, prezioa: 306,00 euro + % 21eko BEZa.
Hiru zutabetako eskelaren prezioa: 651,00 euro + % 21eko BEZa.
Lau zutabetako eskelaren prezioa: 1.972,00 euro + % 21eko BEZa.
Sei zutabetako eskelaren prezioa (hirukoitza): 5.135,00 euro + % 21eko BEZa.
Eskertza: 125,00 euro + % 21eko BEZa.
Emandako informazioa aipatutako komunikabidearen tarifen laburpena besterik ez da. Beheko irudian klikatuta, tarifa guztiak ikus ditzakezu, komunikabidearen atal guztiekin.