Ongi etorri zure iragarkia Euskal Herriko edozein egunkaritan kudeatzeko aukera ematen dizun atarira. Egunkarien tarifa ofizialak erabilita, kudeaketa erraztuko dizugu, ahalik eta denbora laburrenean eta prezio onenean.

Aski duzu zer egunkari nahi duzun eta zer testu edo iragarki mota argitaratu behar duzun aukeratzea, eta 30 minutu baino gutxiagoan gure erantzuna jasoko duzu, aurrekontuarekin eta ordaintzeko bideei buruzko informazioarekin. Ez duzu ez ordaindu ez datu pertsonalik eman beharko iragarkia balioztatu arte.

Gure esperientziaren arabera, sistema hau “erosketen orga” baino askoz hobea da, beti eskainiko baitizugu informazio bera emanda iragarkia ahalik eta merkeen ordaintzeko aukerarik onena. Horrez gainera, komunikabide bakoitzak publizitate modu anitz dituenez, zuretzat interesgarriena zein den argituko dizugu, zalantzarik baldin badaukazu.

 

Sartu nahi duzun egunkarian, eta dagozkion tarifen berri emango dizugu, baina, anitzak direnez, ohikoenetan oinarrituko gara.  .


EL DIARIO VASCO            GARA            NOTICIAS DE GIPUZKOA            EL CORREO            DEIA         DIARIO DE ALAVA

 

Aipatutako egunkarien tarifak ez ezik, gainerako komunikabideen tarifa ofizialak ere badauzkagu. Eskatu informazioa konpromisorik gabe.

Gogoan izan zure iragarkia argitaratzeko 48 ordu lehenago kontratatu behar duzula, igande, astelehen eta asteartetan argitaratu beharrekoen kasuan izan ezik. Azken horiek ostiralean jaso behar dituzte, 12:00ak baino lehen. Eskelak egun batetik bestera argitaratzen dira.